Mandrakelinux

Instalatzeko argibideak

Beharrezko konfigurazioa

Gehienetan, Mandrakelinux instalatzeko, CDa CDROMean sartu eta berrabiaraztea besterik ez da egin behar. Mesedez jo 1 puntura.

OHARRA:


Azpian zerrendatzen dira Mandrakelinux instalatzeko bide desberdinak:

  1. Abiarazi zuzenean CD-tik
  2. Egin abiapen diskete bat Windows-ekin
  3. Beste instalatzeko bideak


1. Abiarazi zuzenean CD-tik

Instalazioko CDROMa abiarazlea da. Gehienetan, CDa unitatean sartu eta berrabiarazi besterik ez. Pantailan agertuko zaizkizun aginduak jarraitu: sakatu [Sartu/Enter] tekla instalazioa hasteko, edo sakatu [F1] laguntza gehiago lortzeko.

OHARRA:

Zenbait konputagailu eramangarritan, sistema ezin da CD-tik abiatu. Kasu horretan, abiapen disketea prestatu behar zenuke. Begiratu 3 puntua xehetasunak ikusteko.

[orrialdearen goialdera]


2. Egin abiapen diskete bat Windows-ekin

Zure konputagailuak ezin badu CDROMetik abiatu eta aurreko metodoek ez badute eraginik, Windowsetik abiapen disketea egin behar duzu horrela:

Instalazioa abiatzeko:

[orrialdearen goialdera]


3. Instalatzeko beste bideak

Edozein arrazoia medio, aurreko metodoek zure eskakizunak betetzen ez badituzte (sare instalazioa egin nahi duzu, pcmcia gailuetatik edo...), abiapen diskete bat sortu beharko duzu:

Non "xxxxx.img" erabil daitezkeen irudietako bat den:

cdrom.img instalatu CD-ROMetik
hd.img instalatu disko-zurrunetik (Linux, Windows, edo ReiserFS fitxategi-sistema batetik
network.img instalatu ftp/nfs/http-tik
other.img instal oso gutxitan erabiltzen diren hardware gidariak erabiliz
pcmcia.img instalatu pcmcia gailuetatik (oharra, sareko pcmcia moldagailu gehienak network.img irudiak zuzenean onartzen ditu)
usb.img instalatu USB gailuetatik: USB sare moldagailuak saretik instalazioa gauzatzeko, edo USB CDROM/CDRW-ak cdrom instalazioa gauzatzeko
blank.img instalatu zure Linux kernel propioa erabiliz

blank.img kernel instalazioa pertsonalizatzeko behar den irudi minimoa da.

[orrialdearen goialdera]


Testu moduko instalazioa ere erabil dezakezu baldin, edozein arrazoigatik, jatorrizko instalazio grafikoarekin arazorik baduzu. Hura erabiltzeko, sakatu [F1] Mandrakelinux harrera pantailan, gero idatzi text gonbitan.

Daukazun Mandrakelinux sistema erreskatatu beharrean bazabiltza, sartu zure instalazio CDROMa (edo dagokion abiapen disketea), sakatu [F1] Mandrakelinux harrera pantailan, gero idatzi rescue gonbitan.

Begiratu http://www.linux-mandrake.com/drakx/README informazio tekniko gehiago jasotzeko.


Hona hemen instalazioaren urrats nagusiak:

  1. Sartu zure Instalazio CDROMa (edo instalazio disketea beharrezko balitz) eta berrabiatu zure makina.
  2. Sakatu [Sartu/Enter] Mandrakelinuxen harrera pantaila agertzen denean eta jarraitu aginduak arretaz.
  3. Instalazia burututakoan CD-ROMa hartu kanporatzen denean (eta unitatean legokeen edozein diskete); zure makina berrabiatuko da. Ez badu horrela egiten berrabiarazi eskuz.
  4. Mandrakelinux abiatuko da. Abiapenaren ondoren, zure makinan saiora sar zintezke instalazioan sortutako kontuan, edo "root" bezala.

Ohar garrantzitsua:

"root" kontuak zure Linux sistemara mugarik gabeko sarrera emango dizu. Ez ezazu hori erabili Linux konfiguratzeko edo administratzeko ez bada. Eguneroko erabilerarako, erabiltzaile kontu arrunta erabili "userdrake" tresna erabiliz konfiguratu dezakezu, edo "adduser" eta "passwd" komandoekin.

Zorte ona izan Mandrakelinux erabiltzen !

[orrialdearen goialdera]


Instalazioari buruzko laguntza lortzeko begiratu Mandrakelinux banaketa zerrenda eta FAQak (MEG: Maiz Egindako Galderak) Mandrake-ren web gunean: